Irailaren 15a da Emakumea* Surflari ikastaroetan izena emateko azken eguna

Berriketan 2022ko ira. 8a, 12:16

Ikastaroak irailaren 17-18ko asteburuan hasiko dira, eta zazpi aste iraungo dute. Urriaren 29-30eko asteburuan egingo dute azkenengo saioa.

Udaberriko saioen arrakasta ikusita, berriro antolatu dituzte emakumeei, transei eta intersexualei zuzendutako Emakumea* Surflari ikastaroak. Emakumea* Surflari irabazi asmorik gabeko elkarteak eta Debako Udalak elkarlanean antolatutako ikastaro hauen helburu nagusia da konfiantza, ahalduntzea eta autonomia bultzatzea.

Bi modalitate egongo dira aukeran, surfa eta bodyboarda, eta adierazi dute ikastaroa 16 urtetik gorakoentzat dela. Interesa dutenek aldez aurretik izena eman behar dute Debako Turismo bulegoan (Ifar kalea, 4), 943 19 24 52 telefono zenbakira deituta edo turismo@deba.eus posta elektronikora idatzita. Ikastaroaren prezioa 135 eurokoa da, asegurua barne, eta deskontua edukiko dute langabezian daudenek, 55 urtetik gorakoek eta egoera zaurgarrian daudenek.

Saioak larunbatetan edo igandeetan egingo dira, honako ordutegian: 10:00etatik 12:00etara edo 12:00etatik 14:00etara. Taldeak, aldiz, parte hartzaileen mailaren eta aukeratutako modalitatearen arabera osatuko dira.

Ikastaroari buruzko informazio gehigarria eta izen-emate orria, HEMEN.