Inauteriak ospatzeko egitarau berezia antolatu dute gaztetxean

Berriketan 2022ko ots. 21a, 12:36
Erromeria, zozketak, tonbola eta festa giroa Debako Gazte Asanbladak Inauterien bueltan antolatutako egitarauan.

Herrian egongo diren gainontzeko ekimenez gain, otsailaren 26an (larunbata), Inauteriak ospatzeko egitarau berezia antolatu du Debako Gazte Asanbladak. Gaztetxeko ateak iluntzeko 21:00etatik aurrera irekiko dira eta goizeko ordu txikiak ez da girorik faltako. Tonbola, musika eta Altxa Porru erromeria taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera ere egongo da.