Ibiak edo pasabideen gaineko zerga ordaintzeko epealdia zabaldu dute

Berriketan 2021ko aza. 10a, 17:57

Azaroaren 1etik abenduaren 10 arteko epealdian, biak barne, Ibiak edo pasabideen gaineko zergei dagozkien erreziboen borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazi du Udalak.

Aurtengo urriaren 15a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2021eko azaroaren 22an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira azaroan zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Azaroaren 20a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulegoan eskatu beharko du (Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu kalea 1, behea).

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.

Edozein argibidetarako, herritarrek 943 60 80 39 telefono zenbakira deitu dezakete.