Hogeitik gora eragilek hartuko dute Korrikaren lekukoa Deban

Berriketan 2022ko mar. 31a, 12:10

Gaur arratsaldean abiatzen da 22. Korrika Amurriotik eta datorren ostegun gauean iritsiko da gurera. Atzo azken batzar irekia egin ostean, Korrika Batzordeak gaur eman du euskararen aldeko ekimenak herrian egingo duen ibilbidearen eta kilometroen banaketaren berri.

Azken orduko aldaketaren bat egon daitekeen arren, datorren ostegunetik ostiralerako gauerdian iritsiko da Korrika Debara. Mutrikutik etorriko da euskararen aldeko lasterketa, eta 23:54an Errota Zarren hartuko dute lekukoa Amaikak Bat futbol klubeko kideek. Ondoren, herrigunea zeharkatuko du Korrikak, gero Itziarrerako bidea hartu aurretik.

Honako hau da Deban egingo den ibilbidea eta lekuko eramaleen zerrenda gaur-gaurkoz (azpiko bideoan jarri dute ikusgai ibilbidearen banaketa)

  • Amaikak Bat Futbol Kluba (Errota Zar futbol zelaia)
  • Gure Kai Euskal Dantzari Taldea (Danobat aparkalekua)
  • Debako Gazte Asanblada (kuartel zaharra)
  • Sare (Gaztetxea)
  • Labatai taberna (Ciclos Turbina)
  • Kalez Kale Txistulari Taldea (Agirre jauregiko plaza)
  • Debako Kultur Elkartea (Anguleru kalearen amaiera)
  • Arbil jubilatuen elkartea eta Deba-Itziarko Pentsiodunak (Burgoa Zuazo botika)
  • Buru Zuri taberna (Zubeltzu)
  • Kalean Kantuz (Buru Zuri taberna)
  • Aitzuri abesbatza (Kaixo denda, Plaza Zaharra)
  • Luzaro ikastetxea eta Zubi guraso elkartea (Maxi taberna)
  • Burdin Kurutz Mendi Taldea (Arena taberna)
  • Zuhatza Euskara Elkartea (Gure Etxetxo elkarte gastronomikoa)
  • Mendata ikastetxea eta Mogel guraso elkartea (Euskal Jolas frontoia)
  • Arrano elkartea / EH Bildu (hondartzako tunela)
  • Goaz Antzerki Taldea (notarioaren etxera igotzeko aldapa)
  • Deba eta Itziarko Talde Feminista (paseo erdibideko puntua)
  • Debako Musika Banda (paseoaren amaiera)
  • Iruleak (bigarren behatokia)
  • Debako Udala (N634, bankua dagoen tokia)
  • Zurrunbilo Elkartea (Irulearen behatokia)
  • Debasket Saskibaloi Kluba (“Boxes” tailerra)

 

Debasketi Itziarko gasolindegira arteko zatian lekukoa eramatea dagokio. Baina gainontzeko ibilbidea egiteko boluntarioak beharko direla ohartarazi du Korrika Batzordeak. Bi talde osatu nahi dira: lehenengoa gasolindegitik kanpinera bitarteko tartea egiteko; eta bigarrena, kanpinetik Itziarko biribilgunera arteko zatia egiteko (Itziarko Hostalera arte). Tarte horietan korrika egiteko eta lekukoa eramateko prest daudenek 688 840 308 telefono zenbakira mezua idazteko eskaera egin du Batzordeak.