Herritarrak agurtzera etorri dira Errege Magoak

Berriketan 2023ko urt. 6a, 14:33

Ostegun (urtarrilak 5) arratsaldean iritsi ziren Hiru Erregeak Debara. Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ekialde Urrunetik txalupetan noiz helduko itxaroten egon ziren ume asko eta asko gurasoekin lagunduta kirol portuko sarreran, eta lehorreratu zirenean, goxokiak banatu zizkieten ilusioz gainezka harrera beroa egin zieten guztiei.

Musika Bandak lagunduta, hiru Errege Magoak eta horiekin batera etorri ziren laguntzaileak oinez ibili ziren kalejiran herriko hainbat lekutan zehar, eta etenik gabe pozarren agurtu zituzten euren zain zeuden guztiak. Gurutze kaleko jaiotzari agur nagusia egin ondoren, udaletxe azpiko arkupean amaitu zuten ekitaldia. Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek oraindik gutuna bidaltzeko zeukaten umeen gutunak jaso eta horiek esan beharrekoak entzun zituzten.

_DSC5427