Herriko hamaika saltokik deskontu bereziak eskaintzen dituzte outlet azokan

Berriketan 2022ko mar. 11a, 11:30

Debalai Debako Merkatari eta Ostalarien Elkartearen ekimenez, hiru eguneko outlet azokan parte hartzen ari dira herriko zenbait denda.

Deskontu eta eskaintza bereziak eskaintzen dituzte euren saltokietan. Hamaika partaidek egin dute bat ekimenarekin; jantzi-dendak, oinetako-denda, mertzeria, loradenda, paper-denda eta burdindegia daude tartean.

Atzo eman zioten hasiera outlet-ari eta gaur eta bihar bitartean iraungo du. Ekimenaren bitartez, erosketak herrian bertan egitera animatu nahi dituzte herritarrak, bertakoak nahiz kanpokoak.