Gudarien Plazako guneko urbanizazio-proiektua onartu zen maiatzaren 4ko osoko bilkuran

Berriketan 2022ko mai. 13a, 13:00
Next Generation Funtsak diru-laguntzetara aurkeztuko den Gudarien Plazako guneko urbanizazio-proiektuaren berri eman zen maiatzaren 4ko osoko bilkuran. Aldi berean landu zen, bi gaiak lotuta baitaude, Debegesaren eta Debako Udalaren arteko lankidetza- hitzarmena, Euskal Kostaldeko Unesko Geoparkearen Helmugetako Turismo Jasangarritasuneko Plana Deban gauzatzeko.

Merkatuaren eraikina, Gudarien plaza eta bus-geraleku berria kokatzeko urbanizazio bat aurkeztuko du Debako Udalak, Debegesaren bitartez eta Zumaiako eta Mutrikuko Udalen proiektuekin batera, Geoparkearen baitan.

Dagigun partaidetza prozesuan herritarrek lanak eremu zabalagoan egitea eskatu badute ere, diru-laguntzek ezarritako epeetan egitea posible ikusi ez denez, erabaki da herritarrek emandako norabideari jarraitzea, baina jarduera eremua mugatzea, eta bi fasetan egitea.

Espazio hori inguratzen duen eremu zabalagoari erantzuna ematea izango litzateke bigarren fasea, gaurdanik ere martxan dena, hau da, denboran biak martxan daude, baina berrurbanizazio-lanei dagokienez, lehenik eremu txikia eta ondoren eremu zabala  izango da. Negoziaketa eta prozedurei dagokienez, ordea, biak dira martxan: Debegesarekin hitzarmena sinatu, eta Next Funtsak diru-laguntza eskatu, batetik, eta bestetik, egin beharreko azterketa zein negoziaketa egin ETS, GFAko Errepide Saila zein Portu Zuzendaritzarekin.