Ezohiko osoko bilkura egingo du Debako udalbatzak maiatzaren 11n

Udaletxeko batzar aretoan egingo dute ezohiko osoko bilkura gaur arratsaldean. 19:00etan hasiko da batzarra eta, aurreratu dutenez, hainbat gai izango dituzte hizpide.
Honakoa da aztertuko duten gai zerrenda:
- Aurreko bilkurei dagozkien akta zirriborroak onartzea, hala badagokio.
- Alkatetza dekretuen kontrola.
- Vialine enpresak kudeatutako 2023ko trafiko isunei buruzko alkatearen dekretuen kontrola.
- Onartzea, hala badagokio, Oinherri Herri Hezitzaileak Sustatzeko Elkartearen bazkide laguntzaile izatea.
- Eskari eta galderak.