Elkarretaratzea deitu du Osasun Haziak taldeak biharko, “Covid Paseari ez” lemapean

Berriketan 2022ko urt. 28a, 13:38
Bihar, urtarrilak 29, eguerdiko 13:30ean Debako Plaza Berrian elkarretaratzea egingo da herriko hainbat tokitan sartu ahal izateko covid pasea eskatzearen “injustizia” salatzeko.

Herrian leku publiko zein pribatuetan Covid Pasea eskatzen ari direla-eta bere desadostasuna adierazteko nahia duen orori deia egin dio Osasun Haziak taldeak “Diskriminaziorik gabeko herrian bizi nahi dugulako, Covid Paseari ez!” lemapean egingo den elkarretaratzera gerturatzeko.