Debako udalbatzak urriaren 27an egingo du ohiko osoko bilkura

Udaletxeko bilkura aretoan egingo dute bihar, urriaren 27an, ohiko osoko bilkura. 19:00etan hasiko da batzarra eta, hilero bezala, hainbat gai izango dituzte hizpide bertan.
Honakoa da eztabaidatuko den gai zerrenda:
- Alkatetza dekretuen kontrola.
- Vialine enpresak kudeatutako 2022ko trafiko isunei buruzko alkatearen dekretuen kontrola.
- Onartzea, hala badagokio, herriko gune arautuetan ibilgailuak aparkatzean jabego publikoa erabili edo aprobetxatzeari buruzko ordenantzaren (TAO) aldaketa.
- Onartzea, hala badagokio, Mendaro, Elgoibar, Mutriku eta Debako udalen arteko lankidetza-hitzarmena, Mendaroko adinekoen udal-ostatu zerbitzua kudeatu eta erabiltzeko.
- Onartzea, hala badagokio, Euskaraldiaren Adierazpen Instituzionala.
- Eskari eta galderak.