Debako udalbatzak otsailaren 23an egingo du ohiko osoko bilkura

Berriketan 2023ko ots. 22a, 11:44
Udaletxeko bilkura aretoan egingo dute ohiko osoko bilkura. 19:00etan hasiko da batzarra eta, hilero bezala, hainbat gai izango dituzte hizpide.

Honakoa da eztabaidatuko den gai zerrenda:

  • Alkatetza dekretuen kontrola.
  • Vialine enpresak kudeatutako 2022ko zirkulazio isunei buruzko Alkatearen Dekretuen kontrola.
  • Onartzea, hala badagokio, Debegesaren eta Debako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, Euskal Kostaldeko Unesco Geoparkearen Helmugetako Turismo Jasangarritasuneko Plana Deban gauzatzeko.
  • Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Egunaren Adierazpen Instituzionala onartzea, hala badagokio.
  • Eskari eta galderak.