Debako udalbatzak martxoaren 30ean egingo du ohiko osoko bilkura

Berriketan 2023ko mar. 29a, 10:35
Udaletxeko bilkura aretoan egingo dute ohiko osoko bilkura. 19:00etan hasiko da batzarra eta, hilero bezala, hainbat gai izango dituzte hizpide.

Honakoa da eztabaidatuko den gai zerrenda:

  • Alkatetza dekretuen kontrola.
  • Vialine enpresak kudeatutako 2023ko zirkulazio isunei buruzko Alkatearen Dekretuen kontrola.
  • Onartzea, hala badagokio, Bake Epailearen izendapena.
  • Onartzea, hala badagokio, 2020ko eta 2022ko Lan Eskaintza Publikoen aldaketa.
  • Onartzea, hala badagokio, Debako Udaleko 2023ko 1. kreditu aldaketa.
  • Onartzea, hala badagokio, 2023ko Ordenantza Fiskalen aldaketa.
  • Onartzea, hala badagokio, Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Gipuzkoako lurralde historikoko udalen arteko esparru hitzarmena.
  • Onartzea, hala badagokio, Casacampo guneko emakida. Gipuzkoako Itsasertz Zerbitzu Probintzialak jarritako baldintzak.