Debako udalbatzak gaur egingo du ohiko osoko bilkura

Berriketan 2022ko abe. 20a, 14:18
19:00etan hasiko da gaurko (abenduak 20) batzarra eta, hilero bezala, hainbat gai izango dituzte hizpide.

Honakoa da gaur pleno aretoan eztabaidatuko den gai zerrenda:

  • Aurreko bilkurari (azaroak 24) dagokion akta zirriborroa onartzea, hala badagokio.
  • Alkatetza dekretuen kontrola.
  • 2023ko aurrekontua onartzea, hala badagokio.
  • 2022ko Lan Eskaintza Publikoa onartzea, hala badagokio.
  • Lanbidek, Enplegua eta Tokiko Garapena Sustatzeko Zerbitzuak, enplegua eta tokiko garapena sustatzeko diruz laguntzen dituen proiektuak exekutatzeko, Elgoibarko, Soraluzeko, Mendaroko, Debako eta Mutrikuko udalen artean egiten den gestioa Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmena onartzea, hala badagokio.
  • Debako Musika Bandak Deba Musikal Patronatuan duen ordezkariaren aldaketa onartzea, hala badagokio.
  • Berrestea, hala badagokio, Itziarko Auzo Udalak hartutako erabakia: Gipuzkoako ForuAldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako departamenduaren proposamena, Urbanklima proiektua gauzatzeko, Andutz mendebaldeko magalean proiektuaren lehen fasean aurreikusitako balio ekologiko handiko lurrak edo ekologikoki lehenerasteko erabiliko direnak erostea.
  • Eskari eta galderak.