Debako udalbatzak apirilaren 27an egingo du ohiko osoko bilkura

Udaletxeko bilkura aretoan egingo dute ohiko osoko bilkura. 19:00etan hasiko da batzarra eta, hilero bezala, hainbat gai izango dituzte hizpide.
Honakoa da eztabaidatuko den gai zerrenda:
- Aurreko bilkurei dagozkien akta zirriborroak onartzea, hala badagokio.
- Alkatetza dekretuen kontrola.
- Onartzea, hala badagokio, 2022ko Aurrekontu Orokorraren kitapena.
- Onartzea, hala badagokio, Deba-Itziar Eskola Kirola elkartearen bazkide sustatzaile izatea eta Udaleko ordezkaria izendatzea.
- Onartzea, hala badagokio, Oinherri, Herri Hezitzaileak Sustatzeko elkartearen bazkide laguntzaile izatea.
- Onartzea, hala badagokio, Maiatzaren 17ko Adierazpen Instituzionala.
- Eskari eta galderak.