Debabarreneko alkateak Legebiltzarrean izan dira eskualdea suspertzeko ekarpenak egiten

Berriketan 2022ko urt. 13a, 11:08
Atzo, urtarrilak 12, Deba, Eibar, Mutriku eta Ermuko alkateek ekarpenak egin zituzten Legebiltzarrean Debabarrena eskualdea suspertzeko.

Eskualdeko beste alkateekin batera, Eusko Legebiltzarreko Debabarrena eskualdea suspertzeko ponentziaren bilkuran egon da Gilen Garcia Boyra Debako alkatea, eta bertan, gure herriaren egoeraz eta hau biziberritzeko aukeren inguruan hitz egin du.

Gilen Garcia Boyra Debako alkatea eta Joseba Palenzuela Arrieta Mutrikuko alkatea, hurrenez hurren.