Deba eta Itziarko pentsiodunek banketxeei buruzko mozioa aurkeztuko dute Udalean

Berriketan 2022ko mar. 31a, 09:48

Beste udalerri askotan bezala, Arbil Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak eta Deba-Itziarko Pentsiodunen Batzarrak mozioa aurkeztuko dute gaur, hilak 31, 19:00etan Udalean adinekoek eta pentsiodunek banku-zerbitzuetara jotzeko dituzten zailtasunak direla eta, zerbitzu horien murrizketen eta digitalizazioaren ondoren. Udalari eskatzen diote mozio hori ahalik eta azkarren eztabaidatu eta onartzea.

Azken urteetan banketxeetan ohiko bilakatu omen diren hainbat praktika salatzen dituzte idatzian. Besteak beste salatzen dituzte abusuzko klausulak eta praktikak; 2021ean Espainiako bankuak diru publikoz erreskatatu izana; eta administrazio-prozesuen informatizazio eta digitalizazioarekin gero eta banku-komisio handiagoak izatea eta zuzeneko aurrez aurreko arreta pixkanaka kentzen joatea, horrek bereziki adinekoei sortzen dien arazoarekin, askok ez baitute ezagutza informatikorik.

Horiez gain, banketxeek beren langileekin nola jokatzen duten ere salatzen dute, kaleratze eta lanen azpikontratazio ugari izan direla azpimarratuz. Horregatik, banka publiko baten beharraz ere mintzo dira mozioan.

Amaitzeko, aurreko arrazoibideak aintzat hartuz, zazpi eskaera zehatz egiten dizkiote Udabaltzari hark onar ditzan eskatuz.

Mozio osoa hemen irakurgai.