Deba eta Itziar arteko errepidea erabat itxiko dute datozen egunotan

Berriketan 2022ko abe. 15a, 17:35

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Sailaren iturriek jakitera eman dutenez, gaur (abenduak 15) eta bihar (abenduak 16) gauean N-634 errepidea bi noranzkoetan moztuta egongo da, Deba eta Itziar artean. Zehaztu dutenez, honako orduetan egingo dituzte mozketak: 22:00etatik 06:00etara.

Ahal den neurrian, gune horretatik egiten diren joan-etorriak aurreratzea edo atzeratzea gomendatu dute.