Dagoeneko zabalik dago Debabe Udal Euskaltegiaren udako ikastaroan izena emateko epea

Berriketan 2022ko eka. 9a, 09:05

Beste behin ere, ohiko duen moduan, Debabe Udal Euskaltegiak udako ikastaroa antolatuko du aurten. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra iraungo du ikastaroak, eta 16 urtez gorakoek eman ahal izango dute bertan izena. C1 eta B2 mailakoei zuzendua izango da bereziki, eta ordutegia taldea osatutakoan erabakiko da.