Berriketan.eus atari digitala aurkeztuko du Zuhatza Euskara Elkarteak

Berriketan 2022ko mar. 30a, 12:33

Zuhatza Euskara Elkarteak Berriketan herri aldizkariaren webgunea aurkezteko ekitaldia egingo du bihar. Aurkezpena Kultur Elkartean izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Hainbat hilabetez sukaldeko lanean jardun ostean, Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan aurkeztuko du Zuhatzak bere proiektu komunikatibo berria. Dagoeneko hanka biko proiektua da Berriketan aldizkaria; orain arte paperean bakarrik kaleratzen zen hilabetekaria mantendu egingo du, baina haren ahizpa digitala ere hasia da bidea egiten.

Codesyntax enpresa eibartarrak sortu du berriketan.eus webgunea. Albisteak, agenda, iritziak, mediateka, komunitatea… deritzen atalak dauzka bere baitan eta, besteak beste, irakurleak paperezko aldizkariaren azken lauzpabost urteotako aleak ere formatu digitalean aurki ditzake bertan.

Aurkezpena bihar, martxoaren 31n, egingo da, Kultur Elkartean. Ondoren, luntxa eskainiko dute. Ekitaldira joan nahi dutenek aurrez jakinarazi behar diete antolatzaileei (688 840 308 telefonora deituta).