Badator Korrika!

Iristear da euskararen aldeko ekimen esanguratsuena gurera. Gauerdian, mutrikuarren eskutik etorriko da 22. Korrikaren lekukoa eta, giroa berotzen joateko, arratsaldean hasiko dira Korrika Batzordeak antolatutako ekintzak, Deban nahiz Itziarren.

Hona hemen Debako programazioa:

15:00: Korrika Txikia herriko kaleetan zehar
-Txokolatada (Luzaro eta Zubi guraso elkartearen ekimenez)
-Ondoren, Euskaraokea udaletxeko arkupeetan (Kolore Anitzen eskutik)
19:30: Kultur eragileen Plazajira! (Kalean Kantuz, Gure Kai, Kalez Kale, Kulunka)
Agirre jauregia-Simon Berasaluze-Arakistain plaza-Plaza Zaharra
21:00: Korrikaren aldeko argazki herrikoia Foruen plazan
21:30: Afari autogestionatua Aldats pilotalekuan (bakoitzak berea eraman dezala)
23:54: Badator Korrika. Debarrek Errota Zarren hartuko diete lekukoa mutrikuarrei

Itziarko egitaraua, berriz, honakoa da:

-17:30. Korrika Txikia
-19:30. Kalejira herriko trikitilariekin
-21:00. Afaria Hostalean
-Ondoren, herriko bertsolariak, mikrofono irekia…
-00.40. Korrika Itziarren. Hostaleko biribilgunean hartuko dute lekukoa itziartarrek