Azaroko ‘Berriketan’ aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2022ko aza. 25a, 10:00

Herri aldizkariaren 278. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atarian. Ale berria ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekari guztiak ere bertan daude irakurgai.

Azaroko ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Benito Lertxundi musikariari egindako elkarrizketa, Debako Gazte Asanbladaren 22. urteurrenari buruzko kolaborazioa, Aitzol Arakistain pilotuari egindako elkarrizketa, Santa Maria eliz atariko kontserbazio lanei buruzko erreportajea, Durangoko Azokaren inguruko gehigarri berezia… Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, betiko legez, hilabetekariak.

HEMEN irakur daiteke ale osoa.