Afganistan hizpide, Jose Antonio Egido soziologoak Kultur Elkartean eskainiko duen hitzaldian

Berriketan 2021ko urr. 31a, 11:57

Datorren larunbatean, azaroak 6, Jose Antonio Egido soziologoak Afganistán, pasado y presente hitzaldia eskainiko Kultur Elkartean, Debako Gazte Asanbladak antolatuta.

Jose Antonio Egido, Politika Zientzian eta Soziologian lizentziatua da (Euskal Herriko Unibertsitatea), eta Soziologian doktorea Provenceko Unibertsitatean (Frantzia). Nazioarteko harremanetako, soziologiako eta ekonomia politikoko irakaslea ere izan da Venezuelako Unibertsitate Zentralean, Pedro Gual Goi Ikasketa Diplomatikoen Institutuan eta Venezuelako Unibertsitate Bolibartarrean.

Datorren larunbatean Afganistango errealitatera gerturatzeko saioa eskainiko du nazioarteko ikerlariak, herrialdearen historia errepasatu eta egungo egoerara nola iritsi garen ulertzeko gakoak azalduz