Abian da urtarrileko Deba-Itziar Bira lehiaketa

Berriketan 2022ko urt. 29a, 13:20

Debako Udalak, Burdin Kurutz Mendi Taldeak eta Zuhatza Euskara Elkarteak elkarlanean antolatutako Bira lehiaketaren urtarrileko edizioa abian dago jadanik. Otsailaren 7ra bitartean egongo da bertan parte hartzeko aukera, eta oraingoan Bagera artisau garagardo markako markako produktu ezberdinak daude jokoan.

Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi bezala, Bagera artisau garagardo markako 24 botilako bi kutxa banatuko dira erantzun gehien asmatzen dituztenen artean; eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, Bagera artisau garagardo markako 12 botilako sei kutxa zozketatuko dira. Otsailaren 7a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzeko, klikatu ondorengo estekan.

Bestalde, abenduko lehiaketaren irabazleak iragarri berri dituzte. Sari nagusia (LO&GE markako produktu sorta) Itsaso Iciarrek, Nora Mugarzak eta Mari Mar Cabezak lortu dute. Ondorengo hauek izan dira gainontzeko sarituak: Ainitze Agirrezabala, Maider Zubikarai, Oihana Esnaola, Henrike Sarasketa, Mikel Irusta.