Abian da otsaileko Deba-Itziar Bira lehiaketa

Berriketan 2022ko ots. 5a, 13:26

Debako Udalak, Burdin Kurutz Mendi Taldeak eta Zuhatza Euskara Elkarteak elkarlanean antolatutako Bira lehiaketaren otsaileko edizioa abian dago jadanik. Martxoaren 7ra bitartean egongo da bertan parte hartzeko aukera, eta oraingoan MyMoon markako produktu ezberdinak daude jokoan.

Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi bezala, MyMoon markako hiru produktu sorta banatuko dira erantzun gehien asmatzen dituztenen artean; eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, MyMoon markako sei produktu sorta zozketatuko dira. Martxoaren 7a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzeko, klikatu ondorengo estekan.

Bestalde, urtarrileko lehiaketaren irabazleak iragarri berri dituzte. Sari nagusia (Bagera markako txakolinaren 24 botilako sorta) Maddi Ciaranek eta Egoitz Alberdik lortu dute. Ondorengo hauek izan dira gainontzeko sarituak: Aitor Zubikarai, Eider Aldalur, Mikel Sagarna, Jose Luis Mugarza, Maitane Iturbe, Andoni Urkiola.