Abian da otsaileko Deba-Itziar Bira lehiaketa

Berriketan 2023ko ots. 27a, 09:00

Debako Udalak, Burdin Kurutz Mendi Taldeak eta Zuhatza Euskara Elkarteak elkarlanean antolatutako hilabete honetako Bira lehiaketa abian dago jadanik. Martxoaren 14ra bitartean egongo da bertan parte hartzeko aukera, eta oraingoan Martin Sukia artisauaren hainbat pieza daude jokoan.

Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi bezala, Martin Sukia artisauak egindako larruzko poltsa bat banatuko da erantzun gehien asmatzen dituztenen artean; eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, berak egindako bi pieza. Martxoaren 14a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzeko, klikatu ondorengo estekan.

Bestalde, urtarrileko lehiaketaren irabazleak iragarri berri dituzte. Sari nagusia (Zortziko eztia markako produktu sorta) Edurne Aristik, Amaia Larrañagak, Manex Astigarragak, Nere Oriak eta Kontxi Martinezek lortu dute. Ondorengo hauek izan dira gainontzeko sarituak: Oihana Esnaola, Sabas Bedialauneta, Xabier Ciaran, Angel Mari Galindez, Edurne Aldape, Begoña Aizpurua, Jagoba Egaña, Eider Aldalur, Miren Itziar Galarraga eta Aitor Larramendi.