Abian da maiatzeko Deba-Itziar Bira lehiaketa

Berriketan 2022ko mai. 25a, 09:00

Debako Udalak, Burdin Kurutz Mendi Taldeak eta Zuhatza Euskara Elkarteak elkarlanean antolatutako Bira lehiaketaren maiatzeko edizioa abian dago jadanik. Ekainaren 7ra bitartean egongo da bertan parte hartzeko aukera, eta oraingoan Max arotzak egindako pieza ezberdinak daude jokoan.

Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi bezala, Mai gantxilo-eskulan sortzaileak egindako bost pieza banatuko dira erantzun gehien asmatzen dituztenen artean; eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, hamar pieza. Ekainaren 7a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzeko, klikatu ondorengo estekan.

Bestalde, apirileko lehiaketaren irabazleak iragarri berri dituzte. Sari nagusia (Max arotzak egindako landareentzako euskarria) Iera Zubikaraik, Kepa Zamakolak eta Itziar Salegik lortu dute. Ondorengo hauek izan dira gainontzeko sarituak (Max arotzak tornuan egindako ontziak): Itziar Larrinaga, Pilar Litago eta Itzale Laka.