Abian da azaroko Deba-Itziar Bira lehiaketa

Berriketan 2021ko aza. 29a, 13:07

Debako Udalak, Burdin Kurutz Mendi Taldeak eta Zuhatza Euskara Elkarteak elkarlanean antolatutako Bira lehiaketaren azaroko edizioa abian dago jadanik. Abenduaren 7ra bitartean egongo da bertan parte hartzeko aukera, eta oraingoan Garua Yoga Estudioko pieza ezberdinak daude jokoan.

Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi bezala, Garua Yoga Estudioak sortutako bi produktu sorta banatuko dira erantzun gehien asmatzen dituztenen artean; eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, bost produktu sorta. Abenduaren 7a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzeko, klikatu ondorengo estekan.

Bestalde, urriko lehiaketaren irabazleak iragarri berri dituzte. Sari nagusiak (Zuriñe Gredilla artistaren pieza handia) Maialen Rosak eta Maitane Garciak lortu dute. Parte hartzaileen saria berriz Lucia Suarezek eraman du.