Abian da azaroko Deba-Itziar Bira lehiaketa

Berriketan 2022ko aza. 24a, 11:43

Debako Udalak, Burdin Kurutz Mendi Taldeak eta Zuhatza Euskara Elkarteak elkarlanean antolatutako hilabete honetako Bira lehiaketa abian dago jadanik. Abenduaren 14ra bitartean egongo da bertan parte hartzeko aukera, eta oraingoan Aleix&Quim markako produktuak daude jokoan.

Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi bezala, Aleix&Quim markako edredoi-zorro bat (ohe handirako) banatuko da erantzun gehien asmatzen dituztenen artean; eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, oihalezko sei otarre. Abenduaren 14a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzeko, klikatu ondorengo estekan.

Bestalde, urriko lehiaketaren irabazleak iragarri berri dituzte. Sari nagusia (Beliosoro-Bekoa baserriko produktuak) Arantxa Odriozolak, Igor Barojak eta Karlos Larramendik lortu dute. Ondorengo hauek izan dira gainontzeko sarituak: Oihana Esnaola eta Mikel Aizpurua.