Abian da apirileko Deba-Itziar Bira lehiaketa

Berriketan 2023ko api. 28a, 09:00
Debako Udalak, Burdin Kurutz Mendi Taldeak eta Zuhatza Euskara Elkarteak elkarlanean antolatutako hilabete honetako Bira lehiaketa abian dago jadanik. Maiatzaren 14ra bitartean egongo da bertan parte hartzeko aukera, eta oraingoan ekaineko merkatu txikian gastatzeko bonuak daude jokoan.

Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi bezala, ekaineko merkatu txikian gastatzeko 30 euroko bost bonu banatuko dira erantzun gehien asmatzen dituztenen artean; eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, 15 euroko hamar bonu. Maiatzaren 14a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzeko, klikatu ondorengo estekan.

Bestalde, martxoko lehiaketaren irabazleak iragarri berri dituzte. Sari nagusia (Katxalote arropa markako 50 euroko bonua) Itziar Gonzalezek, Mattin Urbietak eta Itziar Larramendik lortu dute. Ondorengo hauek izan dira gainontzeko sarituak (Katxalote arropa markako telazko poltsa): Sabas Bedialauneta, Maite Esnaola, Jokin Oria, Sara Iriondo, Iratxe Astigarraga, Jon Ander Ribera, Amaia Salegi, Maider Zubikarai, Eritz Loyola, Irati Rodriguez, Kike Sarasketa, Maddi Astigarraga, Oihana Esnaola, Arantxa Odriozola eta Mikel Lafuente.