Abian da abenduko Deba-Itziar Bira lehiaketa

Berriketan 2021ko abe. 29a, 13:10

Debako Udalak, Burdin Kurutz Mendi Taldeak eta Zuhatza Euskara Elkarteak elkarlanean antolatutako Bira lehiaketaren abenduko edizioa abian dago jadanik. Urtarrilaren 7ra bitartean egongo da bertan parte hartzeko aukera, eta oraingoan LO&GE markako produktu sorta ezberdinak daude jokoan.

Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi bezala, LO&GE markako hiru produktu sorta banatuko dira erantzun gehien asmatzen dituztenen artean; eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, LO&GE markako bost produktu sorta zozketatuko dira. Urtarrilaren 7a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzeko, klikatu ondorengo estekan.

Bestalde, azaroko lehiaketaren irabazleak iragarri berri dituzte. Sari nagusia (Garua Yoga Estudioko produktu sorta) Alazne Ostolazak eta Amaia Salegik lortu dute. Ondorengo hauek izan dira gainontzeko sarituak: Manex Astigarraga, Oihana Esnaola, Maite Esnaola, Maider Zubikarai, Itziar Enbil, Alazne Txurruka eta Itziar Arana.