11:00. Meza, hildako bazkideen alde. Ondoren. Salda, Lubina elkartean. 14:30. Bazkaria, Arbil Elkartean.
11:30-13:30. 'Biostop mikroplastikoak: mareak ezkutatzen duena' interpretazio irteera, Cardenas pasealekutik.
Antzerki Astearen baitan antolatutako ikuskizuna. Sarrera doan. "Udaberri azidoa" / Makur (Gasteiz) Udaberria heldu da. Zein da bi egun bizi dituen izaki baten filosofia? Intsektuak eraldatzen dira, baina matxina daitezke? Bi xomorroren komeriak bizitzaren birjaiotze basatiaren zurrunbiloan barrena. Kolorez betetako sarbide-erritua.
Antzerki Astearen baitan antolatutako tailer honek gorputza eta objektua izango ditu abiapuntu: bi hizkuntza, bi material eta bien arteko elkarrizketa. Gorputza espazioan eta beste gorputzekin harremanetan jarriko dute partaideek eta objektuak gorpuztuko dituzte. Jolaserako lagunak izango dira eta eszena sortzeko elementu gisa erabiliko dituzte. Mayi Martiarena Litagok (Tripak kolektiboa) gidatuko du tailerra eta doakoa izango da. Izen-ematea: goazantzerkitaldea@gmail.com helbidera idatzita edo labur.eus/goazantzerkiastea estekan.