2025/06/07 - 2025/06/08 10:00

Tailerra

Antzerki tailerra: 'Gorputzak eta objektuak'

Antzerki tailerra: 'Gorputzak eta objektuak'
Agirre jauregiko Ispiluen gelan, Deba

Antzerki Astearen baitan antolatutako tailer honek gorputza eta objektua izango ditu abiapuntu: bi hizkuntza, bi material eta bien arteko elkarrizketa. Gorputza espazioan eta beste gorputzekin harremanetan jarriko dute partaideek eta objektuak gorpuztuko dituzte. Jolaserako lagunak izango dira eta eszena sortzeko elementu gisa erabiliko dituzte.

Mayi Martiarena Litagok (Tripak kolektiboa) gidatuko du tailerra eta doakoa izango da. Izen-ematea: goazantzerkitaldea@gmail.com helbidera idatzita edo labur.eus/goazantzerkiastea estekan.