08:00. Txiki eta gazte surf txapelketa. Ondoren. Sari banaketa eta mokadua, hondartzako horma-irudian. Euriarekin, Itxas Begi elkartean. 10:00. Artisauen azoka, hondartzako pasealekuan. Euriarekin, paseo estalian. 11:00. Helduentzako surf hastapen ikastaroa. Ondoren. Sari banaketa eta mokadua, hondartzako horma-irudian. Euriarekin, Itxas Begi elkartean. 19:30. Poteo musikatua herriko kaleetatik zehar.
10:00-15:00. Libera puntua: informazioa eta erakusketa. 12:00-13:30. Ekin Urdina hondakin bilketa, Lapari inguruan. 17:00-18:00. Itsas Zaintzaileen Sarearen aurkezpena, 'Matter' Ontzi Museo Ekoaktiboaren eskutik. 18:30. Horma-irudiaren margoketa.
Antzerki Astearen baitan antolatutako ikuskizuna. "Kutsidazu bidea Ixabel" / Txalo-Talo antzerki taldea (Berrobi) • Sarrera 6€ Gazte donostiar batek uda baserri batean pasatzea erabaki du bere euskara maila hobetzeko asmoz, baina bertan baserriaren egunerokotasunari eta hizkuntza arazoei egin beharko die aurre.
Antzerki Astearen baitan antolatutako tailer honek gorputza eta objektua izango ditu abiapuntu: bi hizkuntza, bi material eta bien arteko elkarrizketa. Gorputza espazioan eta beste gorputzekin harremanetan jarriko dute partaideek eta objektuak gorpuztuko dituzte. Jolaserako lagunak izango dira eta eszena sortzeko elementu gisa erabiliko dituzte. Mayi Martiarena Litagok (Tripak kolektiboa) gidatuko du tailerra eta doakoa izango da. Izen-ematea: goazantzerkitaldea@gmail.com helbidera idatzita edo labur.eus/goazantzerkiastea estekan.