Antzerki Astearen baitan antolatutako emanaldia. Gozatuz ikastaroko umeek bi ikuskizun taularatuko dituzte (doan). "Kafe odoltsua": Kafearen hondarrek Juanaren heriotza ekarri dute. Errudun posible asko, Juana erailtzeko motibo anitz. Izango al da publikoa gertatutakoa argitzeko gai? "Hau bai bogabantea": Futbol partida beldurgarri bat? Beherapen izugarriak? Eskola ikaragarria? Ala botika madarikatua? Bogabante batek gidatuko gaitu ikarak baino barreak nagusituko diren antzerki espantagarri zein xelebre honetan.