2025/06/03 18:00 - 20:00

Antzezlana

Antzerkia: 'Kafe odoltsua' eta 'Hau bai bogabantea'

Antzerkia: 'Kafe odoltsua' eta 'Hau bai bogabantea'
Agirre jauregiko Ispiluen gelan, Deba

Antzerki Astearen baitan antolatutako emanaldia. Gozatuz ikastaroko umeek bi ikuskizun taularatuko dituzte (doan).

"Kafe odoltsua": Kafearen hondarrek Juanaren heriotza ekarri dute. Errudun posible asko, Juana erailtzeko motibo anitz. Izango al da publikoa gertatutakoa argitzeko gai?

"Hau bai bogabantea": Futbol partida beldurgarri bat? Beherapen izugarriak? Eskola ikaragarria? Ala botika madarikatua? Bogabante batek gidatuko gaitu ikarak baino barreak nagusituko diren antzerki espantagarri zein xelebre honetan.