Bisitari buruzko informazio gehiago, HEMEN. Iraupena: ordu bat eta erdi. Bisitari kopuru mugatua: 30 lagun. Beharrezkoak: Jantzi eta oinetako egokiak. Prezioa: 10,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 5,00 € ) Irteera puntua: San Nikolas Plaza (Lastur).
EGITARAUA: 12:00. Zubietako joaldunen eta Itziarko Trikiti Eskolakoen kalejira. 13:00. Itziarko dantzariak. 18:30-21:00. Erromeria frontoian, trikitilariekin. Aitziber Arruabarrena eta Aritz Erasun. Daniel Oiarbide eta Pello Urdangarin. Jon Ostolaza eta Rakel Pujana. Nagore Zulaika, Uxue Aranguren eta Sara Osa. Elaia eta Jare Izagirre. 21:30. Erromeri-afaria trikitilariekin. ***Oharra: afarirako txartelak Bikain jatetxean (943 19 93 70) egongo dira salgai, 25 euroan.
Itziar, berri ona! lelopean, maiatzaren 4an egingo dute izaera katolikoa duen 70. Gau Ibilaldia.
Itziar, berri ona! lelopean egingo da Donostiatik Itziarrera egin ohi den Gau Ibilaldia. 20:00etan Donostiako Ondarreta hondartza paretik irtengo da 42 kilometroko martxa eta Igeldotik, Oriotik, Zarauztik, Getariatik eta Zumaiatik igaro ondoren, hurrengo eguneko 06:30ak inguruan iritsiko dira ibiltariak Itziarrera. Jarraian, elizkizuna izango da santutegian, Fernando Prado Gipuzkoako gotzaina buru dela.