2024/05/04 - 2024/05/05 20:00

Itziarko Gau Ibilaldia

Itziarko Gau Ibilaldia
Donostiako Ondarreta hondartza paretik abiatuta, Itziarko Auzo Udala

Itziar, berri ona! lelopean egingo da Donostiatik Itziarrera egin ohi den Gau Ibilaldia. 20:00etan Donostiako Ondarreta hondartza paretik irtengo da 42 kilometroko martxa eta Igeldotik, Oriotik, Zarauztik, Getariatik eta Zumaiatik igaro ondoren, hurrengo eguneko 06:30ak inguruan iritsiko dira ibiltariak Itziarrera. Jarraian, elizkizuna izango da santutegian, Fernando Prado Gipuzkoako gotzaina buru dela.