Lizaso eta Eroski supermerkatuetan eta Luzaro ikastetxean egingo dute bilketa. Antolatzaileek zehaztu dutenez, arroz luzea jasoko dute Deban.
Gasteizera irteera antolatu du Arbil Elkarte Sozialak. Besteak beste, Gasteizko hirigune historikoa, Santa Maria Katedrala eta Fournier Karta Museoa bisitatzeko aukera izango dute bertan izena emateko dutenek. Autobusak Itziarren (09:15) egingo du lehen geldialdia eta Debako hondartzaren sarrera parean (09:30) bigarrena. 21:00etarako bueltatzea aurreikusten dute antolatzaileek. Oharra: parte hartzeko interesa dutenek, ohi modura, Arbileko bulegoan izena eman beharko dute aurrez. Prezioa: 45 euro, garraioa eta bazkaria barne.
Bi programa eskainiko dira. Batetik, Zabu Zibu (16:30etik 17:30era); 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar-beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin joatea eta jolastea. Bestetik, Txirrintxon (17:30etik 18:30era); 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
18:00-20:00. Argazki erakusketa, udaletxeko areto nagusian. 18:30. Lehen proiekzio saioa, Kultur Elkartean. Honako lanak ikusteko aukera egongo da: Indonesia Blue (Fabian Guggenberger) Stranger things (Dustin Adamson) Las 2 caras de Tenerife (Felipe Ravina) Cimasub 2023ren argazkirik onenak Spear, Spatula, Submarine; floridians fight to take back their waters (Shannon Morrall) Una ventana al azul (Victor Sanchez Sayago) Los cuatro reyes, el santuario del mar de Halmaher (Karlos Simon)