'Gertakizun bat'

Erabiltzailearen aurpegia Rexu Arakistain 2025eko abenduaren 16a

Hiriburura joan naiz eta supermerkatu batean sartu naiz; handia da benetan.

Asteburua izanik, jendez beteta dago dena, beti bezala. Eskailera mekanikoak gora eta behera dabiltza, pertsona guztiak dotore-dotore doaz jantzita burutik hasi eta hanka muturreraino, inork barre bakar bat ere ez du egiten, denak inguruan biraka dabiltza, bat nahi gabe ukitu, besteari laga pasatzen... Pertsona bat ikusi dut aldagelara joaten, beso baten gainean arropa pila bat daramala; beste bat hor dabil kolonia botatzen, eta gero beste kolonia bat... Ia zorabiatu egin naiz!! Azkar alde egin dut handik.

"Pixka bat galduta nenbilela sumatu duen neska polit bat hurbildu zait eta frantsesez hitz egin dit. Eta euskalduna naizela erantzun diot nik"


Pixka bat galduta nenbilela sumatu duen neska polit bat hurbildu zait eta frantsesez hitz egin dit. Eta euskalduna naizela erantzun diot nik. "Ni ere bai! Nongoa?", galdetu dit berak zuzenean. Azaldu diot Debakoa naizela, baserrikoa, eta berak aipatu dit Usurbilgoa dela. Bada, kontatu dit bera ere baserrikoa dela eta etxean barazkiak eta animaliak dituztela, baita aker bat ere...

"Lagunduko dizut zerbaitetan?", galdetu dit gero. "Ez, eskerrik asko!", erantzun diot nik.
Poltsa zaintzeko esan didate etxean. Supermerkatutik irten baino lehen, kafe bat hartu eta komunera joan naiz. Oso arratsalde atsegina izan dut.