Gure arbasoek esaten zuten igandea izaten zela gaztetxoak elkartzeko eta beren jolasetan aritzeko eguna. Eta haietako bat hasi zen esaten: "Zuek badakizue nola egiten den gazta saguzarraren esnearekin?". Eta besteak erantzun zion: "Eta tortilla txorien garunekin?". Eta horrela jardun zuten, bukatu ezinda.
"Ba al dakizue gauean nola joan etxerako bidean, bakarrik, beldurrik gabe?", galdetu zuen orduan hirugarren batek. Ba omen zegoen gizon bat (Listo deitzen zioten) bi ahots egiten zituena, antza, bata gizonarena eta bestea emakumearena, jendeak horiek entzutean bi pertsona zirela pentsa zezan.
"Bide estu batean laborantzako tresnak ipintzen zizkioten, gora begira, eta harrika ere egiten zioten, min emateko eta gehiago ez etortzeko"
"Ba nik, beldurra uxatzeko, txistua isildu gabe jotzen dut etxerako bidean gauean", erantzun zuen laugarrenak. Benetan gogorra zen jai edo igande gauean kaleko mutil dotore bat auzoko neska gazte politen bila etortzea; "Horrek neskak lapurtu egingo dizkigu", esaten zuten. Bide estu batean laborantzako tresnak ipintzen zizkioten, gora begira, eta harrika ere egiten zioten, min emateko eta gehiago ez etortzeko; neska-lapur deitzen zioten.
Eskola txiki bat ere bazuten eta behin maisu berri bat etorri zela eta, denak pozik. Gizon dotorea zen, jantzi onekin eta oso garbi etortzen zen, gari koloreko oinetakoekin.
Listo izenekoa hasi da esaten: "Horrek ere ez du dena jakingo. Adibidez, ez du jakingo arre astoa-arre astoa klha-klha-khla (onomatopeia erabiliz) esan edo idazten". Eta hori entzutean maisua mutu geratu zen.