Goizaldean

Erabiltzailearen aurpegia Rexu Arakistain 2022ko aza. 25a, 11:20

Asko kostatzen zitzaion goizean jaikitzea. “Zer da hori?”, esan zuen Haziak bere ohean eserita zegoela, ordura arte ez zuen entzun sekula santan halako zarata goxorik; oso goiz zen eta kristoren isiltasuna egoen etxean, eguzkia irten berri zen.

Zerua oso estalia zegoen, ihintz tantek diamanteek bezala distira egiten zuten belar gainean. Salto bat eginez irten zen ohetik, eta ezin izan zuen jakin soinu goxo ura nondik ateratzen zen.

Iratxo bat izan daiteke? Ia ez dira geratzen eta gainera gauez irteten dira eta goizez etxeratu.

Mari Karmen izeneko izeko prest zegoen goizero iratxo bila elkarrekin irteteko. Eguna etorri eta eguna joan eta, iratxorik ez. Goiz batean katutxo bat ikusi zuten bere kumetxoa ahoan zeramala, beste goiz batean txakurtxo bat titia ematen bere kumetxoei, eta hurrengo batean oiloa kakaraka arrautza ipini ondoren, eta txoriak, berriz, zer esanik ez. Goizean berandu jaikitzean iratxoena eta dena ahaztu zitzaion.

Azkar eta asko doa dena aldatzen. Orain iratxoak goizean irteten dira batere magia gabe, burua tente-tente dutela herria berena bakarrik balitz bezala. Umeak gutxitu eta txakurrak gehitu. Beharbada atzera goaz? Kuku txoria izan ezik. Horrek beti kantu berdina, eta inoren kabian arrautza utziz; esaten dute etxe denetan dagoela kuku bat, eta, batzuetan, bi ere bai. Orain, berriz, umetxoei izena jartzeko arazoak. Aspaldi batean entzunda daukat “Tigre” nahi ziola ipini, baina ezin zela, eta honela zioen interesatuak. Nola? Tigre ez eta Leon bai? Gure herrian Leon izeneko gizon jator bat ezagutu nuen eta inoiz ez zuen eman atzaparkadarik.