“Natura hiltzen ari da. Zientzialariek ohartarazi dutenez, inoiz baino abiada azkarragoan”, idazten zuen Gorka Berasategi Otamendik Berria egunkarian (www.labur.eus/berriaeuropakoparlamentua).
Burura etorri zait DUT taldearen Ahuntzaren gauerdiko eztula kanta. Honela dio: “Gizakia zer da? Tximino erotua, jainkoen hautetsia ala ahuntzaren gauerdiko eztula? Bere txikitasuna onartzen ez duen umezurtz harroputza. Bere animalitasuna ukatzen duen galipotakumea. Bere egiaren absolutismoan, naturaren zaintzaile bakarra izendatzen da, bera naturaren parte izango ez balitz bezala. Zaborra sortzen duen animali bakarra, animali errazionala, baina esaidazu egunean zehar zenbat denboraz?”.
"Jaten ari nintzen platanoaren azala zakarrontzira botatzera joan naiz, eta horiaren eta grisaren artean ezin aukeratuta ibili naiz. Non dago zaborrontzi marroia?"
Galderaren ostean, txistu egiten du abeslariak, iritsiko ez den erantzunaren esperoan kilkerrak entzun ohi diren bezala. Eta jarraitzen du: “Lurra iraintzen duenak bere burua iraintzen du. Espazioan dabil leku baten bila dagoeneko bere hilobiaren apaingarriak ez bait ditu gustukoak, baliabide naturalei bizkarra emanez beharrak sortzen ditu etengabe, izatea edukiaren arabera neurtzera iritsi arte; eta hobe genduke ba onartzen hastea naturaren baitan gaudela, erosotasuna eta indiferentziak lortu bait dute gu denak lokartzea”.
Zein kanta ederra, hor nonbait gordeta neukan, baina ahaztuta. Jaten ari nintzen platanoaren azala zakarrontzira botatzera joan naiz, eta horiaren eta grisaren artean ezin aukeratuta ibili naiz. Non dago zaborrontzi marroia?