Jostunak

Erabiltzailearen aurpegia Mari Seara 2021ko abu. 12a, 19:21

Bizitza hari-bobina batean biltzen dela esango nuke. Hasieran ederki beteta dagoela dirudi, asko dagoela gastatzeko. Baina beharrak sortu ahala hari horretatik tiraka hasten gara, eta uste baino hari gehiago gastatzen dugu, hasieran ez baitakigu brodatuak behar bezala egiten. Konturatu gabe hari-bobina mehetzen hasten da, eta brodatzeko teknikak hobetzen saiatzen gara, haria agortu ez dadin. Baina ezustean iristen da bobinaren beste aldean dagoen hari punta hori ikusteko eguna. Eta, orduan, josteari uko egitea pentsa dezakegu, baina jostun on batek ezin dio brodatuak egiteari utzi, eta hari gutxiago erabiliz josten ikasten du.

Nahi gabe hariaren beste punta esku artean dugu eta atzera begiratzen dugu. Haren arrastoak nonahi daude, kolore berezia daukate, sendotasun eta tentsio desberdina, baina perfektuak dira, unean beharrezkoak ziren tokietan brodatuak.

Haria amaitu da, baina jositakoak, dudarik gabe, iraungo du denboran. Orain, hariaren beste muturra ikusi bitartean, gure bobinatik tiratzea dagokigu, aurretik brodatutakoak errepikatuz edota beharren arabera horiek eraldatuz.