1985eko abuztuko arratsalde batean, amari afalordurako etxera etorriko zirela esanda, Keith eta Noel kalera irten ziren. Keithek hamar urte zituen eta Noelek hamahiru.
Txartelik gabe, trenean sartu ziren eta gero, nola edo hala, ferrian. Txartelak erakusteko esaten zieten bakoitzean, atzetik gurasoak txartelekin zetozela erantzuten zuten, eta aurrera jarraitu.
Ferrian ibili ondoren beste tren batean sartu ziren, Londresera bidean. Bertan, gizon batekin berriketan hasi ziren, eta gizonak Londres arriskutsua zela adierazi eta bere etxean lo egitea proposatu zien. Goizean, geltokira eraman zituen berriz. Eta handik Heathrow aireportura iritsi ziren gero. El Equipo A-ko M.A. (Mister T) ezagutzera joatea erabaki zuten. Aireportuan zehar bueltaka zebiltzala, New Yorkerako hegazkina ikusi zuten eta egun hartan bertan joatea erabaki zuten.
Berriz ere gurasoak atzetik zetozela esanda, hegazkinean sartu ziren biak. New Yorkera iritsi zirenean, polizia bati galdetu zioten ea hirigunera nola joan zitezkeen. Poliziak mutikoak etxetik urruti eta bakar-bakarrik zeudela konturatu ziren, eta hotel batera eraman zituzten. Bost guardia ipini zituzten ihes egin ez zezaten eta hurrengo egunean bueltan bidali zituzten Dublinera.
Guraso eta kazetariak zain zituzten Dublineko aireportuan ongietorria emateko.
Benetako abentura izan zen hori, lerro hauetan kabitu ahal izateko pixka bat laburtuta. Hausnarketarako balio du, ezta?