Debako herritarrek liburutegi eredu desberdinak ezagutzea, bereziki, haur liburutegiak, izan zen solasaldiaren helburua.
Herrian gogoeta eragitea nahi izan du Liburutegia Denontzat taldeak, eta horretarako antolatu genuen mahai-ingurua: hausnarketarako bide izateko.
Izan ere, Debako liburutegiaren egoerak kezkatzen gaitu, haurrek haurren liburutegian dituzten neurri murriztaileek arduratzen gaituzte. Herritar guztiek liburutegia berdin erabiltzeko aukera proposamena mahai gainean jarri da, elkarbizitza, baina korapilatu egin da bidea. Korapiloa askatzen laguntzeko antolatu zen mahai-ingurua liburutegi eredu desberdinen ezagutza bultzatuta.
Eskerrik asko solasaldian parte hartu zenuten guztioi.
Hemen duzue solasaldiaren grabaketa.