Mikroipuinak zintzilikatu zituzten eta horien irakurketa ozena egin zuten helduek. Txikienek, berriz, “Non begia, han egia” ipuinaren kontaketaz gozatu ahal izan zuten. Liburutegia sormenerako gune ere badenez, horma-irudi bat ere egin zuten, eta baita orri-markatzaileak egin ere.
“Belaunaldi ezberdinetako pertsonen elkargune, jakintza iturri, espazio sortzaile, harreman iturri izan da. Momentu goxo eta erosoa. Errespetuz. Denona”.
Ospakizunarekin batera aldarrikapena ere egin zuten: "Gure eskaera lau haizetara zabaldu dugu: liburuzainekin egon gara, Udalarekin bildu gara, 500 sinadura lortu eta aurkeztu genituen, eta oraingoz, ez dugu erantzunik jaso. Hiru eskakizunei heltzen diogu. Herritarron eskaera dira: 0-2 urteko haurrak liburutegian egoteko aukera, erabiltzaile guztientzat ordutegi bera eta haurren karroekin sartzerakoan malgutasuna (egoera aztertuta)".