Liburutegien Eguna: U24

Erabiltzailearen aurpegia Liburutegia Denontzat

Liburutegien Eguna da urriaren 24a, osteguna. Plaza Zaharrean, 17:30etan (euriarekin Udaletxe azpian) hainbat ekintza antolatu ditu Liburutegia Denontzat Taldeak.


Liburutegia Denontzat Taldekoek heldu eta gazteentzat Mikroipuinen erakusketa eta irakurketa antolatu dute. Txikienentzat, berriz, ipuin kontaketa eta ilustrazioa. Kale liburutegia ere egongo da liburuez gozatzeko.

Plaza Zaharrean, 17:30etan (euriarekin Udaletxe azpian)