Liburutegia Denontzat Taldeak ekainaren 13an beste ekintza bat antolatuko du

Deba

Haurrentzat orri-markatzaile tailerra, audioipuina eta elkartasun argazki bat atera nahi dute euren eskakizunek babes zabala dutela erakusteko.

Irakurzaletasuna bultzatzea helburu duten jarduerak izango  dira.  Ekimena ekainaren 13an, ostegun honetan (16:30) izango da. Zumardiko kioskoaren aurrean elkartzeko deia egin dute. Euriarekin, berriz, plazan, Udaletxe azpian, izango da.

Jarraitzen dute eskatzen denontzat liburutegia, haur, gazte, heldu eta adinekoentzat liburutegia, irakurzaletasuna txikitatik bultzatzeari garrantzitsua irizten baitiote.