Elkano eta Iñaki

Erabiltzailearen aurpegia Lander Aranberri 2022ko aza. 25a, 09:00

Boikotak eta bidezko salaketak eginagatik, zutabe hau irakurtzen ari zarenerako, gizonezkoen Qatarreko Mundiala beste konturik ez dugu edukiko batean eta bestean. Horoskoporik eta tarotik gabe ere, garaian entzungo ditugun eztabaidak aurreikusteko erraz samarrak dira: ea zergatik ez garen ofizial, ea zein selekzio animatu behar dugun… Izango da, Iñaki Williamsen presentzia dela eta, Ghanaren alde egingo duenik ere.

Elkanoren urtea izan da aurtengoa. Tira, Elkanorena baino gehiago, bidaia haren kontura eraikitako mitoarena. Harrabotsa ekarri du, nolanahi ere, euskaldunok inperialismo espainiar eta frantsesean izandako partaidetzak. Ez ginen gure zapaltzaileekiko hain diferenteak izan (baita buru ere, sarri), itxuraz; azalaren kolorearen komeriak. Bitxiak izan dira, era berean, Mexiko edo Argentinako zuri zenbaiten erreakzio sutsuak, erantzukizun eske. Ukaezina da inperialismo kolonialak haien gainean utzitako arrastoa, nola ez. Hori bai, euren estatuetako nahuatl eta kitxua hiztunen gainean, gustura entzungo nituzke hizketan. Oraindaino, antzinako kolonien muga, administrazio zein egitura sozio-ekonomiko koloniarrek bere horretan dihardute; eta bertako eliteek, kolonizatuetatik baino gehiago dute Ostolazatik Afrikar potentzia zen Akan inperioa Ghana modernoaren zati bat besterik ez da gaur; in english, noski. Ez dut uste Nkrumah honen bila zebilenik.

Gure zilbor europarretatik sortutako mundu honek eraiki dituen disfuntzionalitate menperatzaileek bere horretan bi mende beranduago ere. Guregana milioika jende jaurtitzen dituzten disfuntzionalitateak dira, egunkarietan ordezkapen handi arrazistak aipatuagatik gugana berdin-berdin ekarriko gaituztenak. Deba eta Madrilek zerikusi gutxi dutela azaltzen saiatzen garenean, ez dezagun ahaztu Jujuy ez dela Buenos Aires, edo Mariupol ez dela Lviv. Bitartean, Al Jazeeratik informatu beharko dugu. Aupa Iñaki(ak).