Egun osoko egitarauarekin ospatu dute Kolore Anitz Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2025eko irailaren 23a

Ikasturte hasierarekin batera ospatu da, beste urte batez, Kolore Anitz Eguna. Hona hemen ospakizunak lagatako argazki batzuk.

Egitarauari 11:00etan eman zioten hasiera, Lehen Hezkuntzako haurrentzat Kultur Elkartean eta Gaztelekuan antolatutako ihes-gelekin, eta Simon Berasaluze plazan txokoak eta jolasak prestatu zituzten. Gau partean, aldiz, musika izan zen protagonista; Xaribari taldearen kontzertua izan zen Gaztetxean, eta ondoren Txola ta Potxola aritu ziren musika jartzen.

Zuhatza-Kolore Anitz Aisialdi Taldeko kideek eskerrak eman dizkiete festan parte hartu zuten guztiei.